Joana Vasconcelos

Joana Vasconcelos
Argazkia: Alfredo Cunha

BIOGRAFIA

JOANA VASCONCELOS (1971) Lisboan bizi eta bertan lan egiten du. 1990eko hamarkadaren erdialdetik bere lana maiz jarri du erakusgai. 2005eko Veneziako 51. Bienalean Andregaia (A Noiva, 2001–05) lanarekin parte hartu ondoren egin zen nazioartean ezaguna bere obra. 2012an Versailleseko Jauregian bere lana erakusgai jarri zuen lehenengo emakumea izan zen, baita hori egin zuen artistarik gazteena ere. Bere ibilbidean azken aldian izandako unerik garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Trafaria Praia proiektua, Veneziako 55. Bienaleko Portugalen Pabilioiarako; The World Belongs to You erakusketa kolektiboaren parte-hartzea Palazzo Grassi/François Pinault Foundation jauregian, Venezia (2011); eta Lisboako Museu Coleção Berardo museoak eskaini zion lehenengo atzera begirakoa (2010).

Besteak beste, aipatzeko modukoak dira honako toki hauetan egin dituen erakusketak: Musée d'Art Moderne et Contemporain, Estrasburgo, Frantzia (2018); ARoS Aarhus Art Museum, Aarhus, Danimarka (2016); Museo Nacional Thyssen-Bornemisza, Madril (2015); Waddesdon Manor - The Rothschild Foundation, Buckinghamshire, Erresuma Batua (2015); Manchester Art Gallery (2014); Tel Aviv Museum of Art (2013); Palácio Nacional da Ajuda, Lisboa (2013); CENTQUATRE, Paris (2012); Kunsthallen Brandts, Odense, Danimarka (2011); Es Baluard, Palma de Mallorca (2009); Garage Center for Contemporary Culture, Mosku (2009); Pinacoteca do Estado de São Paulo (2008); The New Art Gallery Walsall, Reino Unido (2007); Istanbul Modern, Instanbul (2006); Passage du Désir/BETC EURO RSCG, Paris (2005); Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (2003); Műcsarnok, Budapest (2002); Museu da Eletricidade, Lisboa (2001); eta Museu de Arte Contemporânea de Serralves, Oporto (2000).

Bere lana hainbat bilduma pribatu zein publikotan dago, esaterako: Amorepacific Museum of Art; ARoS Aarhus Art Museum; Caixa Geral de Depósitos; Câmara Municipal de Lisboa; Centro de Artes Visuales Fundación Helga de Alvear; Domaine Pommery; FRAC Bourgogne; Fondation Louis Vuitton pour la création; Fundação EDP; Gerard L. Cafesjian Collection; MUSAC; Museu Coleção Berardo; Pinault Collection.

joanavasconcelos.com
vasconcelosversailles.com
vasconcelostrafariapraia.com